XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nire urtebetetzeko opari guztiak, gelako bazter batean pilatuta neuzkan.
Horietako asko eta asko oraindik opari papera kendu gabe, eta horrela jarraitu behar izan zuten beste egun bat gehiago, nire amarekin nuen errieta zela eta.
Izan ere, taldekideok jaia antolatzen dugunean, Amak esaten dit
Dena dela, urtebetetzeko egunean ez nuen astirik izan, oparitutako gauzak begiratzeko.
Hurrengo egunean, eskolatik etorri nintzenean, paketeak zabaltzen hasi nintzen.
Azkenean, paper arraro batez estalita zegoen paketetxoaren txanda iritsi zen.
Papera kendu, eta plastikozko poltsa batean, liburu antzeko zerbait zegoen:
Irrikitan zabaldu nuen, eta:
- Bazen garaia, bidaia luze baten ondoren, beste oparien azpian baztertuta nengoen!
Xelebreak dira txinatar hauek
Harritzekoa da horien irudimena!
- Aizu txo!, nirea lelo bat dela pentsatzen baduzu oker zaude...
Ni hirugarren belaunaldiko egunkaria naiz.
Pilaz funtzionatzen dugu, baina pentsatzeko ahalmena dugu!
Errespetu piska bat, mesedez!
Leku guztietatik miatu nuen, pila aurkitzeko asmoz, liburutxo hura jakintsuegi suertatzen baitzitzaidan, nazkagarria ez esatearren.
- Ez duzu pilarik aurkituko, txip batez baliatzen gara eta bere indarra bukatzen denean, akabo gureak!
Baina ez nauzu zabalduko?
Tira ba, irrikitan nago!